2014/01/08

Mendazko bavaroisa




OSAGAIAK (12 lag.)


Bavaroisa
1 l esne
10 gorringo
200 g azukre
1 baso ur
menda hostoak
8-10 gelatina
1 l esne-gain


Kakao-saltsa
100 g kakao (garratza)
200 g ur
40 g azukre (aukeran)



NOLA EGIN


Bavaroisa
  • Berotu baso bat ur ontzi batean. Irakiten hastean, gehitu menda-hostoak eta eduki sutan pixka batean. Irabiagailuarekin txikitu.
  • Jarri esnea kazola batean, eta eman irakinaldi bat.
  • Nahastu ontzi batean gorringoak eta azukrea.
  • Gehitu menda-ura esneari, iragazirik.
  • Nahastu esnea gorringoekin eta azukrearekin. Jarri sutan, baina kontuz, ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da. Epeltzen utzi. Epeltzen ari dela, noizean behin, nahastu.
  • Jarri gelatina ur hotz pixka batean, beratzeko. Urtzeko, xurgatu duen urarekin berotu. Gehitu gelatina urtua nahasketari, pixkanaka-pixkanaka, eta ongi nahastu.
  • Esne-gaina harrotu eta gehitu nahasketari.
  • Banatu nahasketa platera sakonetan, eta utzi pausatzen. Aukeran, bezperan egin.


Kakao-saltsa
  • Irakinarazi ura eltze batean, eta gehitu kakaoa. Nahi izanez gero, gehitu azukre pixka bat.


Platerean nola
  • Zerbitzatu baino lehen, apaindu bavaroisa kakao-saltsarekin.
  • Gehitu menda-hosto batzuk txikiturik.

No comments:

Post a Comment