2014/01/15

Parmentier krema [patata-purea]




OSAGAIAK (4 lag.)


Parmentier-krema
1 kg patata
1 tipula
gurina
1 l haragi-salda
200 ml esne-gain
200 g gazta (behi-gazta)


Osagarria
ogi lehorra
urdaia (bacon)


Oilasko-salda
½ tipula
½ porru
1 azenario
baratxuria
2 oilasko-karkasa
ura
gatza



NOLA EGIN


Oilasko-salda
  • Jarri sutan eltze batean oilaskoaren karkasak, barazkiak eta ura. Gatza eman eta eduki sutan irakiten hasi arte. Jaitsi sua eta utzi egosten denbora luzez.


Parmentier krema
  • Tipula txikitu eta sueztitu olio pixka batean, olioarekin batera, gurin pixka bat ere gehitu.
  • Ondoren, gehitu patatak, zuriturik eta koskaturik; sueztitu.
  • Gatza eman, eta estali patatak haragi-saldaz edo urez.
  • Patata egindakoan, gehitu gazta zati txikitan moztuta, nahastu eta irabiagailuarekin txikitu.
  • Iragazi, jarri berriz eltzean eta gehitu esne-gaina, eta eman irakinaldi bat. Berotzerakoan, erne ibili, erraz itsats daiteke-eta.
  • Krema oso lehor geldituz gero, gehitu salda pixka bat.


Osagarria
  • Urdaia zatitu, frijitu eta kremari gehitu.
  • Ogi lehorrari azala kendu, dadotan moztu eta oliotan frijitu.
  • Jarri sukaldeko papera plater baten gainean, olioa xurgatzeko, eta atera bertara ogi-dado txigortuak.


Platerean nola
  • Zerbitzatu krema plater sakon batean, eta gehitu ogi-dado txigor batzuk gainean.


No comments:

Post a Comment