2013/12/26

Krepeak, ganbaz eta porruz beterik




OSAGAIAK (4 lag.)

Krepeak
¼ l esne
1 arrautza
1 gorringo
100 g irin
10 ml oliba-olio
gatza

Osagarria
4 porru
8 ganba
oliba-olioa
gatza

Porru-patata saltsa
1 patata
porruen zati berdea
¼ l esne-gain
perrexila


NOLA EGIN

Krepeak
  • Nahastu irabiagailuarekin esnea, irina, arrautzak, gorringoak, olioa eta gatz pixka bat, eta iragazi.
  • Zartagina berotu, bero-bero egon behar du, eta olio pixka batez busti. Bota zartaginera burruntzali txiki bat nahasketa, ez gehiegi. Beheko aldea egindakoan, buelta eman zotz baten laguntzaz edo plater bat erabiliz, eta beste aldea egin. Lehenbiziko krepea bota, ez jan, gehienetan itsatsi egiten da-eta.
  • Krepeak egin ahala, hozten utzi zabal-zabal..


Osagarria
  • Moztu zati zuria julianan; gorde zati berdea saltsa egiteko.Potxatu porrua su txikian eta tapa jarririk. Aukeran, tipula pixka bat ere gehitu.
  • Ganbak zuritu eta buruak kendu. Gehitu buruen zukua porruei. Moztu ganbak hirutan. Jarri olio pixka bat zartagin batean, eta egin ganbak bertan, su bizian. Egindakoan, gehitu porruei.

Porru-patata saltsa
  • Moztu porruaren zati berdea julianan. Jarri olio pixka bat eltze batean, eta sueztitu porrua bertan, gatza emanda. Gehitu patata koskaturik, eta sueztitu. Estali dena arrain-saldaz (edo urez), eta sutan eduki, patata egin arte.
  • Egindakoan, irabiagailuarekin txikitu, iragazi, jarri berriz sutan, gehitu esne-gaina eta eman irakinaldi bat. Behar badu, gatza eman.

Platerean nola
  • Jarri plater sakon batean osagarria plateraren erdian.
  • Jarri krepea gainean.
  • Bota saltsa gainean.

No comments:

Post a Comment