OSAGAIAK (4 lag.)
Krema
1 l esne
6 gorringo
130 g irin
200 g azukre
1 kanela-makila
1 limoi azal
gurina
Frijitzeko
2 arrautza
irina
olioa
kanela-hautsa
azukrea
NOLA EGIN
Krema
- Aukeran, hobe da krema bezperan egitea.
- Berotu eltze batean esnea, kanela makila eta limoi azala, irakin arte.
- Nahastu katilu batean azukrea eta irina. Gehitu 6 gorringo. Gorringoekin egin ordez arrautzekin egin nahi badugu, 5 arrautza erabili. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
- Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Lodi-lodi dagoenean, zabaldu erretilu batean olio pixka bat edo gurin pixka bat, krema ez itsasteko, eta krema bertan zabaldu. Pasatu gurina kremarekin gainetik.
- Zoldarik ez sortzeko, jarri kremaren gainean film plastikoa. Hozten utzi.
Frijitzeko
- Krema laukitan zatitu, zatiak irineztatu, arrautzetan busti eta olio berotan frijitu.
- Jarri erretilu batean sukaldeko papera, olioa xurgatzeko, eta utzi frijitutako zatiak gainean.
- Zerbitzatu baino lehen, nahastu azukrea eta kanela-hautsa katilu batean, eta bota gainera.
- Epel edo hotz jan daitezke.
No comments:
Post a Comment