2013/12/11

Azpizun gozoa, txanpinoiekin eta melokotoiarekin




OSAGAIAK (4 lag.)

Azpizuna
2 txerri-azpizun
gatza
piperbeltza
oliba-olioa
azukrea

Osagarria
8 txanpinoi
¼ esne-gain
2 melokotoi (potekoak) edo 2 anana


NOLA EGIN


Azpizuna
  • Jarri azpizunak erretilu batean, eta eman gatza eta piperbeltza.
  • Sartu labe beroan, 200º-tan. 30-45 minutu inguru beharko ditu egiteko.
  • Egindakoan, atera labetik, eta bota azukre pixka bat azpizunen gainean; ondoren, sartu berriz labean eta gratinatu.

Osagarria
  • Zatitu txanpinoiak lautan.
  • Salteatu txanpinoiak zartagin batean, olio pixka bat gehituta.Su bizian egin, baina ez asko-asko egin. Aukeran, tartean, gehitu zorrotada bat koñak. Azkenik, gatza eman.
  • Moztu melokotoiak xerratan, eta gehitu melokotoiak txanpinoiei. Eduki sutan pixka batean, eta geroko gorde.

Saltsa
  • Berreskuratu azpizunek erretiluan askatu duten salda, eta berotu zartagin batean. Erretilua oso lehor baldin badago, gehitu melokotoiaren almibar pixka bat.  Gehitu zartaginera egin ditugun melokotoi eta txanpinoiak, eta eduki sutan pixka batean.

Platerean nola
  • Zabaldu saltsa pixka bat platerean
  • Moztu azpizunak takotan edo xerra loditan, eta jarri xerra batzuk saltsaren gainean.

No comments:

Post a Comment