2014/02/05

Ajoarrieroa zizekin



OSAGAIAK (4 lag.)


Ajoarrieroa
800 g bakailao (gatzgabetua)
400 g patata
1 tipula
4 baratxuri
1 tomate lata (txikia)
2 piper txorizero
zizak (tronpetak, gibelurdinak, idi-mihiak, txanpinoiak…)
perrexila
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN


Ajoarrieroa
  • Piper txorizeroak uretan egosi, 5-10 bat minutuz, hidratatzeko. Egindakoan, mamia kendu eta gorde.
  • Salteatu zizak zartagin batean; ziza mota bat baino gehiago baldin badugu, ez denak batera salteatu, bereizirik egin. Gorde.
  • Patatak zuritu, eta xerratan moztu. Uretan egosi, gatza emanda. Egositakoan, ura kendu eta gorde. Nahi badugu, egosi ordez frijitu egin ditzakegu.
  • Eltze zabal batean, egin baratxuria oliotan, azal eta guzti. Egindakoan, atera eta gorde; epeldutakoan, zuritu.
  • Tipula fin-fin moztu, eta potxatu baratxuriak egiteko erabili dugun olioan, gatza emanda.
  • Tipula potxatutakoan, gehitu bakailaoa azalik gabe eta dadotan moztuta; azala gorde, pil-pil saltsa egiteko. Nahastu eta sueztitu, 10 bat minutuz.
  • Pil-pil saltsa egiteko, jarri zartagin batean bakailaoaren azala oliotan. Jarri zartagina sutan, su txikian, eta aldian-aldian eragin zartaginari, pil-pila egin arte.
  • Gehitu ajoarrieroari piper txorizeroen mamia, eta nahastu.
  • Gehitu tomatea, lata txiki baten erdia-edo, eta nahastu. Eduki sutan pixka batean, eta sua itzali.
  • Gehitu ajoarrieroari eta nahastu hurrenez hurren: lehendik eginik genituen baratxuriak txikiturik, pil-pil saltsa iragazirik, zizak eta patata egosiak.
  • Ajoarrieroa probatu, eta, behar badu, gatza eman.
  • Zerbitzatu aurretik, bota perrexil pixka bat gainean.

No comments:

Post a Comment