OSAGAIAK (4 lag.)
Torradak
1 ogi
1 l esne
1 kanela makila
200 g azukre
2 arrautza
ekilore-olioa
azukrea
kanela-hautsa
NOLA EGIN
Torradak
- Jarri eltze batean esnea eta kanela makila, eta berotu, irakin arte. Hozten utzi.
- Irakiten hasitakoan, kendu sutatik eta gehitu azukrea; nahastu.
- Moztu ogia xerratan, eta jarri erretilu sakon batean.
- Esnea hoztutakoan, bota esnea erretilura, ogien gainera. Ogiak ongi busti. Hozkailuan sartu, eta, aldian-aldian, buelta eman, esnea ongi xurgatzeko.
- Arrautzak nahastu, ogi zatiak arrautzetan pasatu eta olio berotan frijitu.
- Jarri erretilu batean sukaldeko papera, eta, frijitu ahala, atera ogi zatiak bertara, olioa xurgatzeko.
Platerean nola
- Nahastu edalontzi batean azukrea eta kanela-hautsa.
- Jarri torradak plater zabak batean, eta bota azukre eta kanela-hauts nahastua gainean.
No comments:
Post a Comment