2014/02/12

Oilasko izterrak saltsan, ganbekin eta txirlekin



OSAGAIAK (4 lag.)


Oilaskoa
4 izter
gatza


Saltsa
2 tipula
gatza
oliba-olioa
16 ganba
16 txirla
oilasko-salda



NOLA EGIN


Oilaskoa
  • Egin oilasko-izterrak parrillan edo zartaginean, azalik eta hezurrik gabe; egin lehendabizi hezurraren aldea.
  • Egindakoan, gatza eman. Gorde.


Saltsa
  • Ganbei buruak kendu eta zuritu. Gorde ganbak eta buruak geroko.
  • Eltze zabal batean, potxatu tipula, txiki-txiki eginik, gatza emanda. Beldurrik gabe egin; gorrituta eta itsatsita ere, arazorik ez.
  • Tipula ongi egindakoan, gehitu parrillan egindako izterrak eta haragi-salda bota, erdia-edo estali arte. Tapa jarri eta irakinarazi 15-20 minutuz. Ondoren, kendu tapa eta utzi salda urritzen.
  • Estutu ganben buruak izterren gainean, zukua askatzeko. Itsaski-kremaren bat izanez gero, gehitu pixka bat. Saltsa lehor baldin badago, gehitu haragi-salda gehixeago.
  • Salteatu ganbak oliotan, eta gorde.
  • Ireki txirlak, ganbak salteatzeko erabili dugun zartagin berean.
  • Gehitu ganbak eta txirlak izterrei, eta nahastu.

No comments:

Post a Comment