2013/06/05

Izokina, saltsa amerikarrarekin

 
Irudia: Steven Zolneczko /CC BY-SA 2.0


OSAGAIAK (4 lag.)

Izokina*
1 kg izokin
gatza
oliba-olioa

Saltsa amerikarra
1 tipula
1 porru
2 azenario
1 piper berde
1 tomate lata
ogia
25 ganba buru eta azal
1 kopa koñak
1 botila ardo zuri
1 l ur


* Edo beste edozein arrain: legatza…


NOLA EGIN

Saltsa amerikarra
  • Txikitu tipula, porrua, azenarioa eta piper berdea, eta oliotan potxatu.
  • Potxatutakoan, gehitu ganba buruak eta azalak. Sutan eduki pixka batean, eta gero tomatea gehitu.
  • Gehitu koñak kopa eta botila erdi ardo zuri (edo sagardoa). Su bizian eduki.
  • Gehitu ura eta irakin, su bizian.
  • Ogia oliotan frijitu (edo txigortu) eta saltsari gehitu, saltsa loditzeko. Utzi irakiten ordu erdiz-edo.
  • Irabiagailuarekin nahastu eta iragazi. Irakinaldi bat eman, eta, behar badu, gatza eman.

Izokina
  • Arrainari gatza eman.
  • Plantxa berotu, zabaldu bertan olio pixka bat eta egin arraina bertan, azala goraka duela, gorritu arte. Azalaren aldea ez da egin behar.
  • Zabaldu olio pixka bat labeko erretilu batean, eta utzi bertan arrain puskak, azala beheraka dutela.
  • Labea berotu, 180º-200º, eta arraina labean egin 5-10 minutuz, arrainari “esnea” atera arte.

Platerean nola
  • Arraina platerean zerbitzatu eta saltsaz estali.

No comments:

Post a Comment