2013/06/20

Haragi-bolak, onddo-saltsarekin



Irudia: Marta Gala /CC BY-SA 2.0


OSAGAIAK (10 lag.)

Haragi-bolak
2 kg haragi txikitu (txerria eta txahala)
2 tipula
perrexila
5 arrautza
gatza
gazta
ogi lehorra
2 baso esne
irina
ogi arraila

Onddo-saltsa
2 tipula
½ kg onddo (eginik)
ura
esnea
esne-gaina
irina
oliba-olioa

NOLA EGIN


Haragi bolak
  • Nahastu haragi txikitua, gazta, arrautzak (2-3 arrautza kiloko), tipula bat txikiturik, perrexila, ogi arraila, gatza eta ogi lehorra esnetan bustirik. Ogi lehorra bustitzeko, ogi laurden bat eta ¼ esne erabili; ogiari azala kendu.
  • Aurreko osagai guztiak ongi oratu eta ore horrekin haragi bolak egin. Frijitu bola horiek olio berotan eta, egin ahala, atera eltze zabal batera.

Onddo-saltsa
  • Tipulak txikitu eta potxatu, gatza emanda.
  • Ongi potxatutakoan, gehitu onddoak eta koilarakada bat irin, eta ongi nahastu. Gehitu ½ l esne eta ½ l ur, eta egosi 5-10 bat minutuz. Ondoren, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.
  • Gehitu ½ l esne-gain, gatza eman eta irakinaldi bat eman.
Dena bat 
  • Gehitu onddo-saltsa haragi bolei; behar baldin badu, gehitu ur pixka bat, eta irakinaldi bat eman. 

No comments:

Post a Comment