2013/11/20

Patatak bakailaoarekin (handiusteak)




OSAGAIAK (4 lag.)

Arrain-salda
Arrainaren burua eta hezurrak
oliba-olioa
ura
gatza
perrexila

Patatak
1 kg patata
1 tipula
perrexila
4 baratxuri
oliba-olioa
irina
2 arrautza

Bakailaoa
800 g bakailao


NOLA EGIN

Arrain-salda:
  • Jarri sutan eltze batean burua, hezurrak, tipula, gatza, perrexila eta ura. Luze egosi. Arrain-salda denbora luzez egositakoan, salda iragazi. Gatza eman.

Patatak
  • Moztu tipula txiki-txiki, eta potxatu eltze zabal batean, bi baratxuri txikiturekin batera.
  • Zatitu patatak 2 cm-ko xerratan eta ontzi batean utzi, urez estalita.
  • Xerrak lehortu, gatza eman, irin eta arrautzetan pasatu eta ekilore-oliotan frijitu. Ez asko egin, gorritzeko adina.
  • Jarri erretilu batean sukaldeko papera eta, frijitu ahala, patatak bertara atera.
  • Jarri patata-xerrak tipula potxatuaren gainean eta estali arrain-saldaz; egosi 20 bat minutuz, su txikian.
  • Patata egindakoan, jarri bakailao-takoak pataten gainean, azala goraka dutela. Bota perrexila gainean, txiki-txiki mozturik. Eduki sutan minutu pare batez, tapa jarrita.
  • Azkeneko momentuan, bota gainean 2 baratxuri txiki-txiki eginik, oliba-oliotan gorriturik.


No comments:

Post a Comment