2013/11/27

Krepeak, ardo beltzaren saltsarekin





OSAGAIAK (15 lag.)


Krepeak
½ l esne
2 arrautza
2 gorringo
200 g irin
20 ml oliba-olio
gatza


Ardo beltzaren saltsa
1 botila ardo
200 g ur
200 g azukre
200 ml esne-gain
100 g gurin


NOLA EGIN


Krepeak
  • Nahastu irabiagailuarekin esnea, irina, arrautzak, gorringoak, olioa eta gatz pixka bat, eta iragazi.
  • Zartagina berotu, bero-bero egon behar du, eta olio pixka batez busti. Bota zartaginera burruntzali txiki bat nahasketa, ez gehiegi. Beheko aldea egindakoan, buelta eman zotz baten laguntzaz edo plater bat erabiliz, eta beste aldea egin. Lehenbiziko krepea bota, ez jan, gehienetan itsatsi egiten da-eta.
  • Krepeak egin ahala, hozten utzi hiruki modura tolesturik.


Ardo beltzaren saltsa
  • Jarri eltze batean azukrea eta ur pixka bat. Sutan jarri, karamelua egiteko. Karamelua egindakoan, gehitu gurina. Gurina desegindakoan, sutatik kendu eta gehitu ardoa eta ura (ardoarekin batera 1 l osatu arte). Jarri sutan eta utzi su txikian urritzen, erdia-edo urritu arte. Bukaera aldera, gehitu esne-gaina.  
  • Postre hau epel jan behar da, eta ez da komeni askoz lehenago egitea, krepeak desegin eginen dira bestela. Zerbitzatzeko, zabaldu saltsa platerean, eta jarri krepe  pare bat gainean; lehenbailehen jan.

No comments:

Post a Comment